Goenkale

Goenkale telesai hoberena da!!
bihotzezko drogako edo familiako arazoekin...
saioa aurkeztuko dizuet!!!

______________________________________(°Oo-*-oO°)______________________________________

Errugabe izanik hilketa bat egotzi zioten Kandidori eta 10 urte espetxean egin ondoren Arraldera bueltatu da. Etxean emaztea eta hiru alaba mesfidati izango ditu zain. German anaiordea, aldiz, oso pozik jarriko da Kandidoren bueltarekin eta azken urteotan lortu dituen arrakasta pertsonalen eta profesionalen berri emango dio. German Kandidoren sostengu nagusia izango da bergizarteratze prozesuan. Hala ere Kandidok bere emaztearen eta Germanen arteko erlazioa ezagutuko du, baita benetako hiltzailea bera izan zela ere. Kandido engainatua eta traizionatua sentituko da eta bizitza suntsitu dion gizonaren aurkako mendekua martxan jarriko du.

Julia ospitalean dagoen bitartean Agurtzane arduratuko da guztiaz. Hotelaren bere zatia Germani salduko dio eta ahizpa sendatzen denean Marbellara bueltatzeko asmoa du. Julia ospitaletik irteten denean gauzak ez dira uste zuen bezala aterako. Asierrek ezin du bere amarekin bizitzen jarraitu egin zuena jakinda eta Maria Luisaren susmoak agertzen diren DVDa Milenari emango dio. Froga Leoren eskuetara iristen denean komisariara eramango du, baina kasua artxibatu egingo dute. Hala ere herriak Julia erruduntzat du. Hark, bizi duen urduritasun egoeraren ondorioz, Endika semearekin deskuidu bat izango du. Agurtzaneren deklarazioa erabakigarria izango da eta Juliari bere seme-alaben zaintza kenduko diote. Azkenean, Juliak Arralde uztea erabakiko du. Bakardadean joango da Julia; seme-alabarik eta Leoren eskuetan geratuko den hotelik gabe.

Koldo eta Leonor elkarrekin daude, Milena adoptatu dute eta Itxasoren zaintza ere eurengan hartuko dute. Koldok alkate izateari uztea erabakiko du eta familiaren kargu egingo da. Izan dituen osasun arazoak eta azkenaldiko gertaerak dira erabaki hori hartzeko arrazoiak. Hasiera batean dena oso erraza izango da, baina pixkanaka famili arteko erlazioak zailtzen joango dira. Leo lanez lepo dabil, ez da erraza Itxaso kate motzean lotzea eta Milena nerabezaroan sartzen ari da. Azkenean, Koldo udaletxera bueltatuko da.

______________________________________(°Oo-*-oO°)______________________________________
[ Ajouter un commentaire ] [ Aucun commentaire ]

# Posté le jeudi 09 avril 2009 03:15

Modifié le jeudi 09 avril 2009 09:04

ahaztu zitzaidan

alaitz-ek abesten duen abesti bat iker goenaaren diskoan
[ Ajouter un commentaire ] [ Aucun commentaire ]

# Posté le dimanche 22 mars 2009 14:56

ß☻♥☺

Eguberri on!

Joyeux noël!

Feliz navidad!

# Posté le jeudi 25 décembre 2008 14:35

joan zaigu ikur bat...

joan zaigu ikur bat...
Biografia
Pasai Donibaneko Parte Zaharrean jaio zen 1934ko ekainaren 15ean eta 2008ko abenduaren 1ean hil zen, 74 urte zituelarik, Donostiako ospitalean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, udaletxeko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-alabak Lekeitio aldera joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean. Donostiara itzulita, marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Batxilergoa amaituta medikuntza ikastea erabaki zuen. 1953an ekin zion eta Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan aritu zen, harik eta 1967an haur neuropsikiatrian espezializatu zen arte. Urte horietan Iparraldeko herri musikak interes handia sortu zion, eta Katalunian zela gertutik ezagutu zuen Nova Canço zeritzon musika mugimendua. Lagun batek oparitan emaniko Atahualpa Yupankiren disko batek ere Hego Amerikako kantarien berri eman zion, eta haien xarma erakutsi.


Ez Dok Amairu
1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu osatu zuen, beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, euskal kanta berria sortu zuen. Estilo tradizionala eta berriak elkartuta, Bertolt Brechten erako autoreen letrak abesten zituzten. Lekeitioak abesti sorta ere sortu zuen, oihu eta zarata esperimentalekin.


Bakarkako arrakastak
1974an Bat-Hiru diskoa egiten du, jada euskal ereserkiak bihurtu diren hainbat kantekin (bereziki Txoria txori). Diska hau Mendeko Euskal Diskorik hoberena izendatu zuten Diario Vascon eginiko bozkaketa batean. Ondoren aldaketak egin zituen bere musikan eta jazz musikarekin batera lana egin zuen Iñaki Salvadorrekin.

Donostiako Orfeoiarekin diska bat ere argitaratu zuen. Bere lanetan, bada bitxikeria bat: disko guztiak zenbakituak daude, 1etik 17raino, baina 13rik gabe, Ez dok hamairu taldearen omenez.

Julio Medem donostiarraren Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra dokumentaleko soinu banda ere Mikel Laboarena da.

Donostiako Antigua auzoan bizi zen. 2008ko abenduaren 1ean zendu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman behar zion urte berean[2], 2008ko abenduaren 23an jaso behar baitzuen. Donostiako udalak, bere aldetik, hiriko urrezko domina emango dio.


Diskografia
Lau herri kanta, 1964 (EP)
Ursuako kantak, 1966 (EP)
Bertolt Brecht, 1969 (EP. Bertolt Brechten letrekin)
Haika mutil, 1969 (EP)
Euskal kanta berria, 1972 (LP. Aurrekoen bilduma)
Bat-Hiru, 1974. (LP bikoitza. Bi izeneko diskoa ez zen argitaratu, Bertolt Brechten letrak zentsuratu zituztelako)
Lau-bost, 1980 (LP bikoitza).
Sei, 1985.
Lekeitioak, 1988 (7.etik 11.era bitarteko Lekeitioak disko argitaragabeak)
Hamabi, 1989
Hamalau, 1994
Mikel Laboa zuzenean, 1997
Zuzenean II - Gernika, 2000 (Donostiako Orfeoiarekin).
60ak+2, 2003 (lehen obren bilduma).
Xoriek - 17, 2005.
Lekeitioak, 2007 (berrargitalpena, CD bikoitzean).

atzo joan egin zaigu gure ikurra...
euskal kanta zoragarri guztiak egin dituena...
homenaldi bat berentzako...
Mikel Laboari...

# Posté le mardi 02 décembre 2008 14:55

aprem parfaite...

aprem parfaite...
emilie...
pir apreme avec toi o prak!!!!
ac dilan et nicolas...
nanpech k ct tp parfé la balancoire,
le toboggan, le foot...
et la plage... mdr!!!!!
bn c sur apré i a eu solfege...
ta taa ta ta ta taa ta ta ta...
bn beh ma peloii jtd44444444444

# Posté le lundi 17 novembre 2008 17:07