Goenkale telesai hoberena da!!
bihotzezko drogako edo familiako arazoekin...
saioa aurkeztuko dizuet!!!
______________________________________(°Oo-*-oO°)______________________________________ Errugabe izanik hilketa bat egotzi zioten Kandidori eta 10 urte espetxean egin ondoren Arraldera bueltatu da. Etxean emaztea eta hiru alaba mesfidati izango ditu zain. German anaiordea, aldiz, oso pozik jarriko da Kandidoren bueltarekin eta azken urteotan lortu dituen arrakasta pertsonalen eta profesionalen berri emango dio. German Kandidoren sostengu nagusia izango da bergizarteratze prozesuan. Hala ere Kandidok bere emaztearen eta Germanen arteko erlazioa ezagutuko du, baita benetako hiltzailea bera izan zela ere. Kandido engainatua eta traizionatua sentituko da eta bizitza suntsitu dion gizonaren aurkako mendekua martxan jarriko du.
Julia ospitalean dagoen bitartean Agurtzane arduratuko da guztiaz. Hotelaren bere zatia Germani salduko dio eta ahizpa sendatzen denean Marbellara bueltatzeko asmoa du. Julia ospitaletik irteten denean gauzak ez dira uste zuen bezala aterako. Asierrek ezin du bere amarekin bizitzen jarraitu egin zuena jakinda eta Maria Luisaren susmoak agertzen diren DVDa Milenari emango dio. Froga Leoren eskuetara iristen denean komisariara eramango du, baina kasua artxibatu egingo dute. Hala ere herriak Julia erruduntzat du. Hark, bizi duen urduritasun egoeraren ondorioz, Endika semearekin deskuidu bat izango du. Agurtzaneren deklarazioa erabakigarria izango da eta Juliari bere seme-alaben zaintza kenduko diote. Azkenean, Juliak Arralde uztea erabakiko du. Bakardadean joango da Julia; seme-alabarik eta Leoren eskuetan geratuko den hotelik gabe.
Koldo eta Leonor elkarrekin daude, Milena adoptatu dute eta Itxasoren zaintza ere eurengan hartuko dute. Koldok alkate izateari uztea erabakiko du eta familiaren kargu egingo da. Izan dituen osasun arazoak eta azkenaldiko gertaerak dira erabaki hori hartzeko arrazoiak. Hasiera batean dena oso erraza izango da, baina pixkanaka famili arteko erlazioak zailtzen joango dira. Leo lanez lepo dabil, ez da erraza Itxaso kate motzean lotzea eta Milena nerabezaroan sartzen ari da. Azkenean, Koldo udaletxera bueltatuko da.
______________________________________(°Oo-*-oO°)______________________________________